Indumetal Recycling-ek ingurumenarekiko sentsibilizazioaren eta herritarren kontzientziazioaren aldeko apustuan sinisten du etxean jada erabiltzen ez diren gailu elektrikoen eta elektronikoen bilketa prozesuen giltzarri gisa. Izan ere, ezinbestekoa da herritarrek gailu horiek garbigune, edukiontzi espezifiko edo etxetresna elektrikoen denda bezalako kanal ofizialentan uztea beraien bilketa ahalbideratzeko.

Kontzientziazio prozesu hori lehen eta bigarren hezkuntzan hasi behar da, herritarren berezko prestakuntzan hain zuzen. Hori dela eta, urteak dira Indumetalek Artigaseko ingurumen-ikasgelarekin lankidetzan diharduela. Bertan, urtean milaka ikaslek bisitatzen duten gailu elektriko eta elektronikoen birziklatzeari buruzko atal didaktiko espezifiko bat aurki daiteke. Bestalde, ekonomia zirkularraren eta kontsumo iraunkorraren arloko hezkuntza-jarduerak proposatzen eta egiten ditu Indumetalek bere proiektuetan, horren adibide da Getxoko eskola eta institutuetan burututako kanpaina, CIRC4Life proiektu europarraren barruan.

Duela gutxi, Indumetalek hoverboard baten desmuntaila erakutsiz hezkuntza-bideo bat aurkeztu zuen Eskola Agendaren 2030eko Jardunaldi Teknikoan. Ikastaro hau Getxoko eskola guztientzat egin zen, birtualki, non bai ikasleek zein irakasleek parte hartu zuten.

Hoverboard bat ekipo elektroniko konplexu bat da, eta bere desmuntaketa kontrolatua (beharrezkoa dena bere ioi-litio bateria manipulatzea arriskutsua izan baitaiteke) produktu konplexuetako piezak berrerabiltzeko eta erabilitako material ezberdinak birziklatzeko zailtasunaren adierazgarri da.

Bideoa hemen dago ikusgai[:]